Interbentsioaren dimentsioak aintzat hartuz, logikoa da atalka gauzatu beharreko proiektuaz ari garela. Ordenazioaren funtzean, hiruna gai nagusiren sakontzea burutuko da urtean zehar: eremu publikoa, etxebizitza/erresidentzia eta azkenik funtzio dozentea edo unibertsitateari dagokiona.
Gai honi buruzko aurreko sarreretan Ubay eta biok garaturiko proposamenean oinarritzen gara. Hiru izan dira, hain zuzen, blog honen bidez aurkeztutako "aurre-sarrerak":
http://ubaycalle.blogspot.com/2011/10/eraikina-bai-eraikina-ez-proiektuakvi.html (2011 Urria) Bertan, hasierako pausoak daude ikusgai (proiektuaren "genesia" edo hasiera, alegia).
http://ubaycalle.blogspot.com/2011/11/eraikina-bai-eraikina-ez-proiektuakvi.html (2011 Azaroa) Eremu publikoaren ordenazioan oinarrituriko sarrera da honakoa, non oinezkoari Baiona hiran behar duen protagonismoa berrezkuratzen saiatzen garen.
http://ubaycalle.blogspot.com/2011/12/eraikina-bai-eraikina-ez-proiektuak-iv.html (2011 Abendua) Lan taldean buruturiko azken entrega da honakoa, non eremu publikoaren sakontze txiki bat burutzen saiatu garen.
1.Garaturiko eraikin atala (koloreztatua) |
2.Erresidentzia (ezkerraldeko atala) eta etxebizitzak (eskumaldeko atala) Perspektiba egunez |
3.Erresidentzia (ezkerraldeko atala) eta etxebizitzak (eskumaldeko atala) Perspektiba gabez |
Bizi izanari ("habitar") dagokion atala garatzea da, beraz, bigarrengo gaia eta sarrera honetan aurkezten duguna. Erabilera erresidentziala beregain hartzen duen eraikuntzaren dimentsioak kontuan hartuz, lankide bakoitzak eraikinaren "erdia" garatu du. Ubay-ren beharra erresidentzia baten ezaugarrien aztertze lanean eta proposamen baten gauzatzean datza. Nire aportazioa, ostera, etxebizitzaren ildotik hartzen du bere bidea (ikus.1.irudia). Helburua, beraz, osotasun bat osatzen duen eraikin bakarra proiektatzea izan da (ikus.2.,3.irudiak).
Lan honetan, Baionako Arsenalaren antolamendu berriaren ondorioz sortutako proiektuaren atal bat azaltzen da. Aurreko entregetan azaldu genuen bezala, eraikina bi beso ditu. Lehenengoa eki-mende ardatza hartzen duena, apartamenduak edukiko ditu barne eta bigarrena aldiz, ipar-hego ardatzekin LA NIVE Kanpuserako ikasle egoitza hartuko du.
Beraz hemen Erresidentzia proiektuaren laburpen bat daukagu. Ikus daitekeen moduan, aurreko antolamenduko bolumen orokorretik ez da asko aldatzen, izan ere orientazioa oso ona daukagulako, fatxada bat ekialdera eta bestea mendebaldera. Laminan bai erresidentziaren bolumena baieremu amankomunen bolumena definitu egingo da.
Eraikinerako sarrera hegoaldetik burutu egiten da bi aukera dugularik. Lehena eskailera batzuen bitartez, behean kokatuak dauden erabilera irekiko (liburutegi, gimnasio, ikasteko tailerrak, … ) eremuetara jaitsi gaitezke. Bigarrenaren bitartez igogailu diagonal hartu dezakegu, eraikin osoan zehar joango dena. Guzti hau nukleo zentralean kokatua dago, bertan ere komunikazio bertikala (eskailerak) eta horizontalak (logelak batzen dituen arrapalak ditugularik.
Estalkia espazio publikoaren jarraipen bezala ulertu egiten da berdeguneekin eta bolumenaren bi aldeak batzen dituen igarobide batzuekin.
Eremu amankomunetan egoitzaren espazio partekatuak izango ditugu. Hauetan erresidentziaren funtzionamendua egokia izateko bestelako funtzioak izango ditugu: kafetegia, egongelak, sukalde / jantoki komunak eta ikasteko tailerra. Gainera beste komunikazio bertikal bat eta komun konpartitu batzuk kokatzen dira.
Erresidentzia bolumenean logelak kokatuak doaz. Hauek hormigoizko solairu batzuetan kokatuak daude altura ezberdinetan. Plataforma bakoitzean bi modulu sartzen dira. Hauen arteko itxiturak egurrezko panel labainkor batzuen bitartez burutu egiten da, hauen konbinaketa librea bermatuz. Gainera instalazio zuloetara altxari ezberdinak (sukalde eta komun altzariak) atxiki daitezke. Horrela modulu kopuru ezberdineko logelak lortu daitezke, egoitzaren funtzionamendua oso askea bilakatuz. Altzari guzti hauek biltegi batzuetan gordetzen dira, nahi duenak erabiltzeko. Dutxa konpartitu batzuk ere kokatuko dira, komun amankomun batekin batera. Azken bi hauek 12 moduluka kokatzen dira ebaketan.
Oina orokorra eta xehatua |
Zeharkako ebaketa |
3D Bistak |
Entregatutako Lamina |
Beste barik, Julen-ek eginiko lana ondoren aurkituko duzuen estekaren bidez aztertzeko aukera izango duzue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario