martes, 11 de octubre de 2011

ERAIKINA BAI? ERAIKINA EZ? (proiektuakVI. Baiona, Frantzia)

Aurreko ariketan indarrez beteriko eremu publikoan jardun ginen Baiona hiriko sistema orokorren barrena, historiak utzitako arrastoak begibistakoak ziren eta eremuaren formak ere, zati handi batean behintzat, garai batean izandakoaren ondorio zen "Place du Réduit".

Oraingoan, harresietatik hurbil, hiri hegoaldean aurkitzen dugun eremu publiko indartsu batean murgildu beharra daukagu: azaleran indartsua, 2Ha-rekin, oinezkoen hiri sisteman eremurik handiena dela esan daitekelako eta kokapenean indartsua, Campus eta eremu erresidentzialaren arteko mugan aurkitzen delako. Programa ere kokapenaren islada dela esan dezakegu, Etxebizitza programa + Arkitektura eta paisaiagintza Unibertsitate programa.

Historian zehar eremuak pairatutako aldaketa bortitzen ondorio da espazio publikoa baita ere, GAUR EGUN  bere potentzialak dituena historian jazotako gertakarien emaitza gisa. (historiarekiko errespetua mantentzea beharrezkotzat hartzea ezinbestekoa dela jakinez aipatzen dugu honakoa). 

Hasierako bozetoak
Sarrera honetan, gaur egungo egoera aztertuz eta parametro edo input gisa Espazio publikoan sortu daitezkeen aukerak kontuan hartuz proposatutako aldaketen multzoa planteatzen da. Erabakiak modu intuitiboan barneratzen dira aurreko erabakiak guztiz errespetatuz. Honela, proiektua modu koherentean ebazten da, helburu nagusiei erantzuna emanez. 
Hona emen orain arte hartutako erabakien justifikazio sekuentzia:

Diseinu prozesuan...
Esan daiteke jarraitutako bidea eraikuntzaren desagertzea izan dela (behar bada sistema orokorren analisia izan delako habiapuntu nagusia), eremu publikoaren mesederako eta oinezkoei eskeinitako azalera erabilgarria ahalik eta modu optimoenean erabiliz. Eraikuntzek espazio publikoen izaera eraldatzen dute, aukera sorta izugarria sorraraziz.


Hauxe litzateke hurrengo urratsa, non espazio publikoaren tratamendu egokiak proiektuaren etorkizuna finkatuko duen.


ERAIKINA IZAN NAHI EZ DUEN ERAIKUNTZAN BARRENA...


TO BE CONTINUED...

No hay comentarios:

Publicar un comentario