Proiektuak eta proiekzioak, 1960-1980
Pasadan asteartean Koldo Mitxelena kulturunean ibili ginen paisaiari buruzko erakusketa ikusten. Orokorrean erakusketa oso interesgarria iruditu zitzaidan, nahiz eta ikusi genuen hainbat obra ez oso ondo ulertu. Hala ere, bertan hirugarren mailako proiektuak irakasgaikoekin elkartu ginen eta beraik bisita gidatua zutenez, bisita gidatuaz goxatzeko aukera izan genuen. Horrela neska batek hainbat obraren eta landart mugimendu artistikoaren azalpenak entzun genituen, zerbait gehiago ulertuz.
Obra guztietatik, batzuek arreta deitu ninduten, bereziki bik:
Shadow |
Bertan makil batzuk ikusi daitezke eta hauek sortzen duten itzala marra jarrai bat irudikatzen dute zoruan.
Oso interesgarria iruditzen zait bertan obra bera zein den ez dakigulako, azken batean makilak, eguzkiak eta itzalak sortzen duten erlazioa zoruan islatzen delako.
NANCY HOLT. Sun Tunnels |
Bideo honetan Utah-ko desertuan Nancy Holt-ek eginiko interbentzioaren prozesua ikus genezakeen.
Obra hau aurretik esagutzen nuen, beste urte bateko proiektuak irakasgaiaren teorian irakasleak erakutzi zigulako, baino oso interesgarria iruditu zitzaidan obra sortzeko prozesua bertan ikustea.
Azkenik oso interesgarria iruditu zitzaidan gertaera bat kontatuko dizuet. Bisita gidatua amaitutakoan, hirugarren mailako irakasle batek bisita egin zuen neskari galdera bat egin zion eta elkarrizketa batean murgildu ziren. Irakasleak esaten zuen oso paradogikoa iruditzen zitzaiola museo baten landart-ari buruzko erakusketa bat egiten, hain zuzen ere, mugimendu artistko honen jarraitzaileek museoetatik kanpo mantendu nahi zirelako.
Irakasleak Richard Long-en obra bat komentatu zuen (erakusketan zegoen obra bakarra, beste guztiak begirada monografikoak zirelako, ez obrak bere hortan). Obra honetan kulturuneko areto batean makil batzuk lurrean jarrita zeuden eta irakasleak galdetu zuen ea nola montatua zegoen hori eta neskak erantzun zion guztiak markatuak zeudela eta instrukzioekin zetorrela kutxetan, beraz bertan ikus genezakeela landart mugimendua ez dela perfektua, azken finean, mugimenduak bilatze zuena naturaren irakurketa berriak eta paisaiaren sorrera espontaneoak bilatzen zituztelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario