Kaixo Guztioi! Ubay Calle naiz eta laugarren mailako proiektuak hiru irakasgaiko ikasle berria.
Proiektuak irakasgaietan oso zaila da aurreikustea nolako izango den urtea. Hain zuzen ere, baldintza askoren menpe dagoelako, landutako proiektuak, irakasleak eta bereziki ikasleak. Daukadan esperientziaren arabera, uste dut, urte hau oso ona izango dela, bereziki irakasleen aldetik gogo handiak ikusten ditudalako eta beraz, bakarrik falta da gogo horiei ikasleek erantzutea.
Espero dut kurtso hontan ikasleen proiektatzeko abilidadea baloratzea eta prozesu honetan tresna ezberdinak erabiltzen emaitza koherenteak lortzea. Taldeko lanak ere asko lagundu beharko luke bide honetan, azken finean, etorkizunean ez dugulako ia inoiz bakarka lan egingo. Kasu honetan nahi izango nuke urteko proiektu bat gutzienez taldekide batekin egitea, esperientzia moduan aberatsa izango delakoan.
Orokorrean, ikasturtea nahiko ondo aurreikusten dut eta espero dut dena ondo ateratzea eta gauza arrarorik ez gertatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario