domingo, 26 de septiembre de 2010

BIG Erakusketa

Bordeleko Arc en Rêve Arkitektura Zentroan Danimarkako BIG estudioaren "Yes is More" erakusketa ikusteko aukera bikaina!


BIG (Bjarke Ingels Group) Danimarkan 2006 sortu zen estudio arkitektonikoa da. Azken urteotan panorama internazionalean dagoen talderik punteroena dela esan dezakegu. Hainbat proiektu garrantzitsu irabazi ditu jada eta gutxinaka mundu osora zabaltzen hari dira. Bereziki proiektatzeko duten modua nahiko bitxia dirudien arren, Rem Koolhaas-en OMA estudioaren adar berri bat osatzen dutela kontsideratu dezakegu.

Erakusketa "Yes is More" liburuaren ondorioz sortzen da eta nahiko interesgarria izan daitekeela uste dut, beraz oso interesgarria izango litzateke hara hurbiltzea eta bertan disfrutatzea.

Jarraian oso bideo interesgarria ikus dezakezue, bertan proiektatzeko modua ikus daiteke. Bideoaren lehen zatia igotzea ezinezkoa egin zait beraz ikusteko klikatu hemen.

Paisaia ideia gisa

Proiektuak eta proiekzioak, 1960-1980

Pasadan asteartean Koldo Mitxelena kulturunean ibili ginen paisaiari buruzko erakusketa ikusten. Orokorrean erakusketa oso interesgarria iruditu zitzaidan, nahiz eta ikusi genuen hainbat obra ez oso ondo ulertu. Hala ere, bertan hirugarren mailako proiektuak irakasgaikoekin elkartu ginen eta beraik bisita gidatua zutenez, bisita gidatuaz goxatzeko aukera izan genuen. Horrela neska batek hainbat obraren eta landart mugimendu artistikoaren azalpenak entzun genituen, zerbait gehiago ulertuz.

Obra guztietatik, batzuek arreta deitu ninduten, bereziki bik:

Shadow

Bertan makil batzuk ikusi daitezke eta hauek sortzen duten itzala marra jarrai bat irudikatzen dute zoruan.

Oso interesgarria iruditzen zait bertan obra bera zein den ez dakigulako, azken batean makilak, eguzkiak eta itzalak sortzen duten erlazioa zoruan islatzen delako.




NANCY HOLT. Sun Tunnels



Bideo honetan Utah-ko desertuan  Nancy Holt-ek eginiko interbentzioaren prozesua ikus genezakeen.

Obra hau aurretik esagutzen nuen, beste urte bateko proiektuak irakasgaiaren teorian irakasleak erakutzi zigulako, baino oso interesgarria iruditu zitzaidan obra sortzeko prozesua bertan ikustea.






Azkenik oso interesgarria iruditu zitzaidan gertaera bat kontatuko dizuet. Bisita gidatua amaitutakoan, hirugarren mailako irakasle batek bisita egin zuen neskari galdera bat egin zion eta elkarrizketa batean murgildu ziren. Irakasleak esaten zuen oso paradogikoa iruditzen zitzaiola museo baten landart-ari buruzko erakusketa bat egiten, hain zuzen ere, mugimendu artistko honen jarraitzaileek museoetatik kanpo mantendu nahi zirelako.

Irakasleak Richard Long-en obra bat komentatu zuen (erakusketan zegoen obra bakarra, beste guztiak begirada monografikoak zirelako, ez obrak bere hortan). Obra honetan kulturuneko areto batean makil batzuk lurrean jarrita zeuden eta irakasleak galdetu zuen ea nola montatua zegoen hori eta neskak erantzun zion guztiak markatuak zeudela eta instrukzioekin zetorrela kutxetan, beraz bertan ikus genezakeela landart mugimendua ez dela perfektua, azken finean, mugimenduak bilatze zuena naturaren irakurketa berriak eta paisaiaren sorrera espontaneoak bilatzen zituztelako.

Richard Long

Kurtso Berria

Kaixo Guztioi! Ubay Calle naiz eta laugarren mailako proiektuak hiru irakasgaiko ikasle berria.

Proiektuak irakasgaietan oso zaila da aurreikustea nolako izango den urtea. Hain zuzen ere, baldintza askoren menpe dagoelako, landutako proiektuak, irakasleak eta bereziki ikasleak. Daukadan esperientziaren arabera, uste dut, urte hau oso ona izango dela, bereziki irakasleen aldetik gogo handiak ikusten ditudalako eta beraz, bakarrik falta da gogo horiei ikasleek erantzutea.

Espero dut kurtso hontan ikasleen proiektatzeko abilidadea baloratzea eta prozesu honetan tresna ezberdinak erabiltzen emaitza koherenteak lortzea. Taldeko lanak ere asko lagundu beharko luke bide honetan, azken finean, etorkizunean ez dugulako ia inoiz bakarka lan egingo. Kasu honetan nahi izango nuke urteko proiektu bat gutzienez taldekide batekin egitea, esperientzia moduan aberatsa izango delakoan.

Orokorrean, ikasturtea nahiko ondo aurreikusten dut eta espero dut dena ondo ateratzea eta gauza arrarorik ez gertatzea.