lunes, 20 de febrero de 2012

ILUMINAZIOA, BERDEGUNEAK ETA ANFITEATROA (Proiektuak IV. Baiona, Frantzia)

Baionako “Paul Bert” enparantza berriaren proiektua dugu honako hau. Urtean zehar burututako proiektuetan berebiziko garrantzia eman behar izan diogu espazio publikoei. Lehendabizikoan Reduktoaren berregituraketa izan zen helburu nagusia eta bigarrengoan aldiz “Arsenal”-eko ordenazio berria planteatu zen. Azken honetan proposamena ez zen gelditu emandako lursailean, baizik eta Baionan barna zabaltzen baitzen, “Paul Bert” plazaraino. Horregatik honako proiektuaren abiapuntua aurrekoarena izango da.

Aurreko proposamenean sekulako garrantzia izango zuen kalearen soterramendua eta espazio publikoa honen ondorio zuzena zen, non hiri altzariez baliatuz tunela modu natural batean argiztatzen genuen. Elementu jarrai hau “Paul Bert” plazara heltzen denean lengoai berdinarekin jarraitzen du eta horrela eremu osoa planifikatuz. Esan bezala fluxu hauek argiztapen artifizialek burutzen zuten (farolak) eta elementu honen bitartez zoladura ezberdinak planteatzen dira, berdegunetik, pabimentu mixtoetara eta azkenik zoladura historikora pasatuz. Bestalde kota aldaketa nabaria denez, zenbait grada begetal planteatzen dira eremuari dinamismoa emango diotenak eta enparantzaren funtzionamendua piztuko dutenak.

Beraz esan dezakegu proiektua definitzen duten hiru hitzak honakoak izango direla:
ILUMINAZIOA, BERDEGUNEAK ETA ANFITEATROA









Entregatutako maketa
Entregatutako lamina

lunes, 6 de febrero de 2012

ERAIKINA BAI? ERAIKINA EZ? (Proiektuak IV. Baiona, Frantzia) BONUS

Proiektatze prozesuaren aztarnak formato askotan uzten ditugu gure atzean, pilot batekin eginiko bina lerro sinple, akuarela baten oinarrian aurkitutako proiektua, argazki baten kolorean edo erdipuxkako maketa esperimental batean...

Aurreko proiektuan eginiko lan maketa da argazki hauetan aurkezten duguna. Proiektuaren "muga formala" aldatu ez bada ere, proiektuak aldaketa nabarmen jaso ditu, edozein proiekturen antzera. 

Dena dela, aipatu beharra dago zenbateraino izan zaigun lagungarri maketatxo hau, izan ere, Ubay eta biok bide desberdinak hartu ditugu eraikin oso bat proiektatzeko. Bateratze lana izan da, ortaz, maketa honen bidez adierazi nahi izan duguna.

ESKUMALDEAN: hasierako diseinua
EZKERRALDEAN: proiektu modifikatua

xehetasun argazkiak (proiektu modifikatuan)

jueves, 12 de enero de 2012

ERAIKINA BAI? ERAIKINA EZ? (Proiektuak IV. Baiona, Frantzia) part IV

Bostgarren mailako lehendabiziko lauhilekoa bukaturik, Baionan (Frantzian), "Arsenalean" buruturiko interbentsioaren erdia aurkezteko moduan ikusten dugu (Proiektu bukatu gisa aurkezten dugula ere gehiegi esatea baita, noski).


Interbentsioaren dimentsioak aintzat hartuz, logikoa da atalka gauzatu beharreko proiektuaz ari garela. Ordenazioaren funtzean, hiruna gai nagusiren sakontzea burutuko da urtean zehar: eremu publikoa, etxebizitza/erresidentzia eta azkenik funtzio dozentea edo unibertsitateari dagokiona.


Gai honi buruzko aurreko sarreretan Ubay eta biok garaturiko proposamenean oinarritzen gara. Hiru izan dira, hain zuzen, blog honen bidez aurkeztutako "aurre-sarrerak":


http://ubaycalle.blogspot.com/2011/10/eraikina-bai-eraikina-ez-proiektuakvi.html (2011 Urria) Bertan, hasierako pausoak daude ikusgai (proiektuaren "genesia" edo hasiera, alegia).
http://ubaycalle.blogspot.com/2011/11/eraikina-bai-eraikina-ez-proiektuakvi.html (2011 Azaroa) Eremu publikoaren ordenazioan oinarrituriko sarrera da honakoa, non oinezkoari Baiona hiran behar duen protagonismoa berrezkuratzen saiatzen garen.
http://ubaycalle.blogspot.com/2011/12/eraikina-bai-eraikina-ez-proiektuak-iv.html (2011 Abendua) Lan taldean buruturiko azken entrega da honakoa, non eremu publikoaren sakontze txiki bat burutzen saiatu garen.
1.Garaturiko eraikin atala (koloreztatua)
2.Erresidentzia (ezkerraldeko atala) eta etxebizitzak (eskumaldeko atala) Perspektiba egunez
3.Erresidentzia (ezkerraldeko atala) eta etxebizitzak (eskumaldeko atala) Perspektiba gabez


Bizi izanari ("habitar") dagokion atala garatzea da, beraz, bigarrengo gaia eta sarrera honetan aurkezten duguna. Erabilera erresidentziala beregain hartzen duen eraikuntzaren dimentsioak kontuan hartuz, lankide bakoitzak eraikinaren "erdia" garatu du. Ubay-ren beharra erresidentzia baten ezaugarrien aztertze lanean eta proposamen baten gauzatzean datza. Nire aportazioa, ostera, etxebizitzaren ildotik hartzen du bere bidea (ikus.1.irudia). Helburua, beraz, osotasun bat osatzen duen eraikin bakarra proiektatzea izan da (ikus.2.,3.irudiak).



Lan honetan, Baionako Arsenalaren antolamendu berriaren ondorioz sortutako proiektuaren atal bat azaltzen da. Aurreko entregetan azaldu genuen bezala, eraikina bi beso ditu. Lehenengoa eki-mende ardatza hartzen duena, apartamenduak edukiko ditu barne eta bigarrena aldiz, ipar-hego ardatzekin LA NIVE Kanpuserako ikasle egoitza hartuko du.

Beraz hemen Erresidentzia proiektuaren laburpen bat daukagu. Ikus daitekeen moduan, aurreko antolamenduko bolumen orokorretik ez da asko aldatzen, izan ere orientazioa oso ona daukagulako, fatxada bat ekialdera eta bestea mendebaldera. Laminan bai erresidentziaren bolumena baieremu amankomunen bolumena definitu egingo da.


Eraikinerako sarrera hegoaldetik burutu egiten da bi aukera dugularik. Lehena eskailera batzuen bitartez, behean kokatuak dauden erabilera irekiko (liburutegi, gimnasio, ikasteko tailerrak, … ) eremuetara jaitsi gaitezke. Bigarrenaren bitartez igogailu diagonal hartu dezakegu, eraikin osoan zehar joango dena. Guzti hau nukleo zentralean kokatua dago, bertan ere komunikazio bertikala (eskailerak) eta horizontalak (logelak batzen dituen arrapalak ditugularik.

Estalkia espazio publikoaren jarraipen bezala ulertu egiten da berdeguneekin eta bolumenaren bi aldeak batzen dituen igarobide batzuekin.



Eremu amankomunetan egoitzaren espazio partekatuak izango ditugu. Hauetan erresidentziaren funtzionamendua egokia izateko bestelako funtzioak izango ditugu: kafetegia, egongelak, sukalde / jantoki komunak eta ikasteko tailerra. Gainera beste komunikazio bertikal bat eta komun konpartitu batzuk kokatzen dira.



Erresidentzia bolumenean logelak kokatuak doaz. Hauek hormigoizko solairu batzuetan kokatuak daude altura ezberdinetan. Plataforma bakoitzean bi modulu sartzen dira. Hauen arteko itxiturak egurrezko panel labainkor batzuen bitartez burutu egiten da, hauen konbinaketa librea bermatuz. Gainera instalazio zuloetara altxari ezberdinak (sukalde eta komun altzariak) atxiki daitezke. Horrela modulu kopuru ezberdineko logelak lortu daitezke, egoitzaren funtzionamendua oso askea bilakatuz. Altzari guzti hauek biltegi batzuetan gordetzen dira, nahi duenak erabiltzeko. Dutxa konpartitu batzuk ere kokatuko dira, komun amankomun batekin batera. Azken bi hauek 12 moduluka kokatzen dira ebaketan.

Oina orokorra eta xehatua
Zeharkako ebaketa
3D Bistak
Entregatutako Lamina

Beste barik, Julen-ek eginiko lana ondoren aurkituko duzuen estekaren bidez aztertzeko aukera izango duzue. 

sábado, 17 de diciembre de 2011

ERAIKINA BAI? ERAIKINA EZ? (Proiektuak IV. Baiona, Frantzia) part III

"ERAIKINA BAI? ERAIKINA EZ?"


Oraingo honetan eraikina EZ delakoari jarriko diogu harreta nagusia. Ubay eta biok banakako lanari ekin baino lehen, hots, etxebizitza arloari dagokion proiektuaren atalaren definitzearekin hasi aurretik, eremu publikoaren sakontze txikia burutu dugu.


Proiektu honi dagokion aurreko sarreran aurreratu genituen espazio libre eta publikoaren nondik norakoak. Horaingoan, proiektuan eginiko aldaketa txikiak eta infografia lanak aurkezten dizkizuegu, baita bideo txiki bat, binaka eginiko lanaren behin behineko emaitza aurkezten duena (amateur moduan, noski).


Proiektuaren ulermen egokirako lagunduko duelakoan...


Ordenazio oina (espazio publikoaren antolamendua)
eremu publikoaren erabilera posibleak

eremu publikoa (perspektiba egunez/gabez)

ikuspegi aereoa (gabez)

Soterraturiko igarobidea


miércoles, 30 de noviembre de 2011

PARENTESI TXIKI BAT, ARCHMEDIUM ETA RMS

Ohitura bilakatu da jada, klasetik kanpo lagun ditugun lankideekin lan  talde "txiki" bat bildu eta moeta honetako leihaketetara aurkeztea. Kasu honetan "repensar el frente marítimo de Cala Millu, Mallorca" abizena hartzen zuen ariketa burutu beharra zegoen.


Cala Millor, Mallorca irlaren ekialdean aurkitzen da. Bere izaera turistikoak, kultura honi dagokion enpresen nagusitasuna bultzatu du, hots, hotelez beteriko eremua dugu honakoa, udan zehar bizitza izugarria duena, baina, gainontzeko hilabeteetan zentzurik gabeko espazio izugarri handia osatzen duena (1,5km-ko luzeeradun frente maritimoa urtean 9 hilabetez erabiltzen ez dena).


Aurretik aipatutakoa aintzat hartuz sortzen da proiektu honetan mantentzen den oinarria. Izan ere, urteko garai gorenean turistak beharrezkoak dituen programa sorta neguan zentzu guztia galtzen dute: bidezkoa al da turisten masifikazioarengatik horren paisaia izugarria zigortua egona hainbeste urteren buruan? 


"Dilema" honi erantzuna bilatzeko asmotan jaio da proposamen EFIMERO ETA DINAMIKOA, ondoren azaltzen den justifikazio memoriarekin bat datorrena:



“PICK UP YOUR TOYS”

Cala Millor, Costa este de Mallorca, España.
No es nada nuevo afirmar que se trata de un paraje que en su día debió de ser impresionante pero que a consecuencia de la especulación inmobiliaria se ha visto castigado por una masificación constructiva que no parece cesar. A pesar de vernos sumergidos en una cultura basada en el consumismo y disfrute personal olvidando en muchos casos el propio respeto hacia nuestro entorno más próximo, existe a día de hoy la preocupación por ciertos grupos, colectivos, empresas que intentan aportar ideas con el fin de corregir errores del pasado.

Gracias al trabajo de Biel Horrach Estarellas se puede percibir una dirección a seguir en la recuperación de Cala Millor y lo que en su día fue: UN SISTEMA DUNAR.

La “recuperación” de este paisaje es una solución, a la par que un RETO: ¿Cómo hacer coexistir dos realidades en un mismo lugar? TURISMO y PAISAJE son dos conceptos que no parecen casar demasiado bien. La respuesta a dicha pregunta será la que solucione el proyecto.

Por un lado encontramos programa turístico, donde las necesidades urbanísticas (mobiliario urbano, puestos de socorro, sombra, ocio, piscinas, tabernas, baños, duchas…) únicamente cumplen su función en los meses de verano (un 25% del año). Además nos encontramos ante la intención de “recuperar” un paisaje que tiene como característica exclusiva el movimiento del mismo (Las dunas son sistemas dinámicos).

Es por todo lo mencionado que el proyecto debería de tener dos cualidades innegables: CARÁCTER EFÍMERO y DINÁMICO.

“PICK UP YOUR TOYS” recoge un concepto básico como la manera en la que un niño recogería sus “juguetes” (el programa turístico no deja de serlo al fin y al cabo) hasta la próxima vez en la que fueran requeridos. De esta manera la propuesta pretende ser un sistema constructivo simple, basado en la triangulación del espacio, que permita ser albergado en “recipientes”  durante la temporada baja y desplegados en temporada alta.

Los “recipientes” anteriormente mencionados no perderían su sentido existencial en verano, ya que constituirían un espacio agradable y fresco en el que poder cobijarse del sol.

Como conclusión, se podría decir que nos encontramos ante un sistema que permite dar tregua al paisaje dejando que se recupere de la masificación de turistas durante el resto del año, HACIENDO COEXISTIR TURISMO Y PAISAJE.



Uda nahiz neguaren arteko dikotomiari garrantzi izugarria eman zaio une oro, turismoari eskeinitako programa sorta elementu efimero bilakatuz.




Sistemaren eraikuntza papiroflexia ekintzarekin hartzen duen antzekotasuna nabaria da, izan ere, programaren diseinuan erabilitako tresna paregabia suertatu zaigu.
Beste barik, turismoa eta paisaiaren arteko harremanearen hausnarketa ariketa izan dela esan dezakegu. Paisaiarekiko eta bertako biztanleekiko errespetua aintzat hartzen duen proposamena da, alegia, PICK UP YOUR TOYS.

martes, 8 de noviembre de 2011

ERAIKINA BAI? ERAIKINA EZ? (proiektuakVI. Baiona, Frantzia) part II

Pasa den aurrentregan, oinarrizko ordenazioaren lehendabiziko pausoak aipatu genituen. Bestetik, ERAIKINA IZAN NAHI EZ DUEN ERAIKINAZ aritu ginen.... espazio publikoaren parte den eraikuntza moeta baten inguruan aritu ginen...eta honako sarreran horren inguruan arituko gara derrigorrean: nola kudeatu eremu publikoa?


Lehendabiziko analisietan, (ikus. hurrengo irudia) ebaketak adierazitako esparru publiko ezberdinak antzeman daitezke. Modu progresiboan orube depresio edo/eta altzaerak sortzen dira, beti ere jarraitasun bat existitzen delarik.

eremu publikoaren analisia, ebaketak
Ebaketa aztertuz berehala  nabarmentzen da soterraturik aurkitzen den programaren azaleraren ehunekoaren zenbatekoa (gutxi gora behera %25-era ailegatzen dena aize). Konpromexu sakon bat sortzen da,hortaz, goi eremu publiko eta sotoan dugun programaren artean. Hori dela eta, argiztapen eta aireztapen egoki baten beharra lehen mailako premiatzat har dezakegu. Bitxia badirudi ere, bertatik sortuko dugu espazio publikoaren antolamendua.


Ondoren ikusi dezakezuen ebaketetan buruturiko diseinu bozetoak aurkitzen dira. Argi iturri baten bila, eremu urbanoak beharrezkoak dituen altzarien integrazioa bilatzea da erronka nagusia, luzernarioekin tartekatuz. Modu honetan, kalitatezko soto oina eskuratuko genuke. Emaitza: sotoan eta behe oinan suertatzen denaren islada da eremu publikoaren antolamendua. Nahi eta nahi ez, aktuazio eremuaren ampliazioa ematen da, St. André elizara ailegatzen dena, hain zuzen ere. 
eremu publikoaren analisia (hiri altzarien diseinua),

ordenazio oina

Pabimentazioari dagokionez, begetazio eta pabimentu gogorrak tartekatzen dira une oro. Harreta berezia eskeini zaio zoladuraren arteko aldaketa progresiboari, erabilitako gai bakoitzaren zergatia justifikaturik aurkitzen da: argi iturriak, alde erresidentzialetik eratorritako pabimentu historikoa, "la nive"-n presentzia, begetazioaren ezarpena, itzala... izan dira, besteak beste, erabilitako arrazoi nagusiak.

zoladura deskonposatua, perspektiba
eremu publikoaren maketa kontzeptuala (lan maketa)
Emaitza gisa, maila ezberdinen arteko harreman estua sortzen da, argi iturri nahiz irisgarritasunaren bila, eraikinaren forma eta ebaketan hartutako estrategiek esparruaren kalitatearen hobekuntza dakartzate. Ondoren azertu daitezkeen ebaketa nagusietan eremu publikoaren antolakuntza eta hartutako oinarrizko diseinu erabakiak hauteman daitezke.
ebaketak
ERAIKIN BARNEAN murgildurik, eremu publikoaren ampliazioa ematen da. Hori dela eta, ezinezkoa da, proiektu fase honetan, eraikuntzaren alde pribatu eta publikoak modu zehatzean adieraztea. Lan ugari falta bada ere, diseinu prozesuaren hasierako pausoak eman dira (aurrerantzean talde kide bakoitzak bere kabuz jarraituko duena). Atxikitutako irudiek argi uzten dute eraikinaren barne hartutako lehendabiziko erabaki estetiko eta funtzionalak.

programa antolaketa, perspektiba
egitura proposamena, perspektiba

martes, 11 de octubre de 2011

ERAIKINA BAI? ERAIKINA EZ? (proiektuakVI. Baiona, Frantzia)

Aurreko ariketan indarrez beteriko eremu publikoan jardun ginen Baiona hiriko sistema orokorren barrena, historiak utzitako arrastoak begibistakoak ziren eta eremuaren formak ere, zati handi batean behintzat, garai batean izandakoaren ondorio zen "Place du Réduit".

Oraingoan, harresietatik hurbil, hiri hegoaldean aurkitzen dugun eremu publiko indartsu batean murgildu beharra daukagu: azaleran indartsua, 2Ha-rekin, oinezkoen hiri sisteman eremurik handiena dela esan daitekelako eta kokapenean indartsua, Campus eta eremu erresidentzialaren arteko mugan aurkitzen delako. Programa ere kokapenaren islada dela esan dezakegu, Etxebizitza programa + Arkitektura eta paisaiagintza Unibertsitate programa.

Historian zehar eremuak pairatutako aldaketa bortitzen ondorio da espazio publikoa baita ere, GAUR EGUN  bere potentzialak dituena historian jazotako gertakarien emaitza gisa. (historiarekiko errespetua mantentzea beharrezkotzat hartzea ezinbestekoa dela jakinez aipatzen dugu honakoa). 

Hasierako bozetoak
Sarrera honetan, gaur egungo egoera aztertuz eta parametro edo input gisa Espazio publikoan sortu daitezkeen aukerak kontuan hartuz proposatutako aldaketen multzoa planteatzen da. Erabakiak modu intuitiboan barneratzen dira aurreko erabakiak guztiz errespetatuz. Honela, proiektua modu koherentean ebazten da, helburu nagusiei erantzuna emanez. 
Hona emen orain arte hartutako erabakien justifikazio sekuentzia:

Diseinu prozesuan...
Esan daiteke jarraitutako bidea eraikuntzaren desagertzea izan dela (behar bada sistema orokorren analisia izan delako habiapuntu nagusia), eremu publikoaren mesederako eta oinezkoei eskeinitako azalera erabilgarria ahalik eta modu optimoenean erabiliz. Eraikuntzek espazio publikoen izaera eraldatzen dute, aukera sorta izugarria sorraraziz.


Hauxe litzateke hurrengo urratsa, non espazio publikoaren tratamendu egokiak proiektuaren etorkizuna finkatuko duen.


ERAIKINA IZAN NAHI EZ DUEN ERAIKUNTZAN BARRENA...


TO BE CONTINUED...