|
Lamina |
Ereñoko proiektu hau aktuazio estrategia bat bezala planteatu genuen. Horrela prozesu baten ondorio lekuaren hobetzea bilatzen zen, beti ere helburu orokorra ahaztu gabe.
Prozesu honetan eskola tailerra agertuko zen eta beraz honetan gertatuko ziren zenbait ekintzek aurrera eramango zuten proiektua. Lehendabizi harrobia garbitu eta ingurua egokitu. Hau egin hoztean harriaren tailerrean produktu berria plazaratu, gabioiak eta horrela harrobia berpiztu. Honen ostean zuraren eta metalaren tailerrak eta hauekin batera lekuaren irisgarritasuna hobetzea.
Harrobiak bi zati oso desberdin ditu, plataforma horizontalak eta pareta bertikalak. Horizontalean lekua behin garbitua dagoenean erabiltzeko prest dagoela ustea eta horregatik tailerren helburua pareta bertikalak kolonizatzea erabakitzen da. Hegadura oso sinple baten bitartez, paretan ibili ahal izatea bilatu nahi da. Pieza hau tailerretan egina izango da, elementu txikiz osatua eta erraza muntatzekoa.
|
Plantak serie eskematikoak |
|
Luzetarako ebaketa iparraldera |
|
Luzetarako ebaketa hegoaldera |
|
Ebaketak |
|
Hegadura piezaren xehetasuna |
|
Hegaduren muntaia |
Modu honetan harrobia eraldatzea bilatzen da, beti ere bisitariari sentsazio berriak sentiarazteko.
Beste alderdi bat azpiegiturena izango da. Alde honetatik bertako eraikinak eraldatzea bilatzen da, ahalik eta aldaketa txikienak eginez, etekin handienak ateratzeko, beti ere material birziklagarriak erabiliz.
|
Eraikin azpiegituren prozesua |
No hay comentarios:
Publicar un comentario