lunes, 28 de febrero de 2011

EREÑO: AKTUAZIO ESTRATEGIA

 Aurreko ariketan urdaibain zehar estrategia zabal bat planteatu genuen helburu jakin bat lortzeko. Helburu hau, herritarrek onartuko zuten eraikitzeko sistema berri bat bilatzea zen. Hau lortzeko zenbait aktuazio planteatu genituen, hauetako bat Ereñoko harrobian izan zen, beraz ariketa berri honekin hasteko oso interesgarria iruditu zitzaidan bide berdina jarraituz, AKTUAZIO ESTRATEGIA sakontzea.

 Ereñok duen potentziala harrobia bera dugu eta beraz bertan zenbait aktuazio eginda lekua piztu daiteke. Aurreko ariketan konturatu ginen zuen arazorik larriena irisgarritasuna zela eta beraz hau konpontzea berebiziko garranztia izango zuela. Alde honetatik Bizkaibuseko autobus zahara bat berrerabiltzea proposatu genuen, beraz autobusa katalizador bezala funtzionatuko luke. Beste alde batetik eraikuntza fase batzuk planteatzen genituen, eta hauek jarraituz aurretik komentatutako helburua lortuko genuke.

 Hasierako fase baten harrobiaren berrezkurapena planteatzen zen eta honekin batera, iraganeko itxura bat lortzea. Honetarako, harrobian zeuden eraikin zaharrak berrezkurztu nahi genituen, lehenengo faseetan eskola tailerrarentzat azpiegitura bezala funtzionatzeko eta etorkizun batean ereñoko interpretazio zentru bilakatzeko. Gainera, pabilioi txiki baten eraikuntza proposatu genuen goiko plataforman, bertan hurrengo fasean harriaren tailerra hasiko litzateke.
 
Ereñoko aktuazio estrategiaren eskema
Aktuazio estrategiaren oin planoa
 Harrobiaren eskonbroak garbitzea proposatu genuen, beraz harrobiaren itxura aldatuko litzateke, bereziki, beheko aldean. Leku honetan beste plataforma bat agertuko litzaiguke eta baita zenbait plataformatxo berri ere. Hurrengo plano hauetan garbitutako zonaldeak agertzen dira eta geratzen den emaitza finala, bai oinean eta ebaketan.

Eskonbroen garbiketa eskemak
 Hau bukatuta beste faseak hasiko lirateke. Lehena harri tailerra. Honetan lortutako eskonbroekin lanean hasiko ziren. Lehenengo bidea berritu beharko litzateke, honetarako galtzada erromatar bat planteatzen dut, trazadura berdinarekin. Geroago produktu berri bat sortuko zen, gabioia.

 Geroago beste tailerrak ailegatuko ziren, zurarena eta altxairuarena. Bi hauek harrobiaren egokitzapena burutuko lukete, honetarako, pieza bat diseinatzea planteatzen da, honen bitartez bai segurtasun eta irisgarritasun arazoak konponduko direlakoan. Pieza honekin harrobia bertikalean kolonizatzea proposatzen da, horizontalean jada apropos dagoela kontsideratzen delako. Kasu honetan, bai plataformen iskinetan eta pareta bertikalen platafometxoetan ezarritako piezak izango lirateke.

 
 Pieza hauek lehen komentatutako tailerretan eginak izango lirateke, bai zuraz eta altxeiruz:

 
 Honekin batera aurreexistentzien berreralbipena porposatzen da, beraz, eraikinen akondizionamentu bat planteatuko litzateke, beti ere material berziklatu edo eskolek sortutakoekin egina: muruetako adreilua, ereñoko gabioiak, tailerretako zur eta altxeiru elementuak edota eskolako pabilioiak berrarabiliz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario