Gaur bertan zineman egon gara eta ikusitakoaz idazteko irrikitan nengoen. Dokumentala asko gustatu zaidala esan beharra daukat eta espero dut jende guztia Trueba zinemetatik pasatzea hau ikusteko.
Filma oso ondo egina dago eta irudi ikusgarri asko ikusteko aukera ematen dizu. Egia esan irauten dituen 75 minutuak oso azkar pasatu zaizkit, bai musika eta narratzailearen abotsak beste dimentsio batetara eramaten baitzaitu.
Dokumentala Lord Norman Foster-en biografia bat balitz bezala hartu daiteke, bere bizitzan egin dituen proiektu garrantzitsuenen retrospektiba oso interesgarria jorratzen baitu. Ez du bakarrik arkitekturaz hitz egiten, baizik eta pertsona batek egindako bizitzaren bidaiaz. Asko harritu nahu Fosterrek bizitakoaz eta lan egiteko jarri dituen gogoaz. Argi dago bere lan profesionala ia perfektu bezala kontsideratu daitekeela eta azken urteotako arkitekto honenetako dela esan daiteke.
Hala ere, filmearen zati batzuetan super-heroi bati buruz hitz egiten zeudela zirudien eta ez planeta hontako arkitekto bati buruz.
Beraz jende guztia animatzen dut Trueba zinemetara hurbiltzera eta dokumentalaz gozatzeko (oso interesgarria baita ere arkitektoak ez direnentzat).
No hay comentarios:
Publicar un comentario