viernes, 29 de octubre de 2010

...

Antolaketa Orokorra. Marea Gora/Marea Behera
Ebaketa xehetua
Egoerak

Enparantza. Ebaketa xehetua
Jarduerak Laidako enparantza berrian...

jueves, 28 de octubre de 2010

"ASUNTO DE CONTRASTES"

  Esan ohi da gure proiektuen funtzean gure bizitzan, gogoan, memorian,... gelditzen denaren isla argi adierazten dela. Orain dela pare bat hile Anish Kapoor-en erakusketa bikaina ikusteko aukera izan nuen. Bertako obretan antzemandakoa nolabait burmuinean gelditu zela pentsatzea gustoko dut, gerora zerbaitetarako baliogarria izango litzatekeen informazio bat izango balitz. 

  Anish Kapoor-en lana anitza bada ere, badago bere obretan errepikatzen diren zenbait ezaugarri, berehala igerri daitezkeenak alegia: KONTRASTEA da lan hauen guztien funtza eta arima. Geometria simple eta interbentzio garbi baten ondorioz lortutako kontrastea. 


 Laidako paisaia aztertzerakoan, bertako materialez jabetzean, berehala ohartu ginen kontzeptu hau bereganatu eta erabiltzeko aukera pizten zela. Izan ere, kontraste hori da gure proiektuaren bihotzean aurkitzen dena eta honen indarra ere areagotzen duena (geometria konplexuetatik aldenduz), harri natural ziklopeoaren indarra eta tonalitate ilunak programaren garbitasun eta argiarekin kontrajartzea, alegia. 

 Horrek, noski, elementu  bakoitzaren eraikuntza eta diseinuan berehala sartzea eskatzen du nahi eta nahi ez. 
Esan daiteke aurreko sarreran aurkeztutako antolakuntza orokorretik eskala txikira pasatzea beharrezkoa izan dela proiektuarekin aurrera jarraitzeko. 

Elementu bakoitzaren diseinu eta banaketa
Bozetoak, irudiak...
Elementuen egiturak berebiziko garrantzia hartzen du. Gure proposamena: Muruetako Astilleroetan bertan diseinuaren fabrikazioa egin eta eremuan aurrefabrikatutako piezak txertatzean datza.

miércoles, 20 de octubre de 2010

PROIEKTATZEN...

Proposatutako ibilbidearen amaiera gisa planteatzen dugu Laidako camping-etik hondartzara bitartean gauzatzen den proiektua. 
Lamina honetan orain artean eginikoaren laburpentxo bat azaltzen da. Gune ludikoa hortaz, 500m-ko ibilbidean zehar barreiaturik dago! 

aurreentregan aurkeztutako lamina
maketarekin lanean (igerileku baten xehetasuna eskala 1/100)


miércoles, 13 de octubre de 2010

HERRIAREN AHOTSA

Urdaibai inguruan analisis soziologiko bat egin ondoren, aurreko laurunbatean Laidako hondartzara hurbildu ginen, analisis sozial honekin jarraitzeko. Kasu honetan, Laidan aurkitu genituen erabiltzaileak elkarrizketatuz. Hona hemen azterketaren emaitza:


IRISGARRITASUN PROPOSAMENA


Aurreko proposamenaren hildotik, garraio publikoaren eta Urdaibaiko ekosistemaren interes kultural eta ekologikoa da proposamen honen atzean aurkitzen dena. Honela, autobus zerbitzuaren berrantolakuntza, trenaren irudikatzea eta ferrya bultzatzeaz gain, oinez nahiz bizikletaz egin daitekeen ibilbide rurala planteatzen da.


Ibilbide bat lerro batean soilik ez datzala eta hasiera nahiz amaiera ez daukan ibilbidean gauza anitz jazotzen direla kontuan hartuta, lamina honetan ibilbidean zehar gauzatu daitezkeen ekintzak, ikusi daitezkeen monumentuak, IKASI DAITEKEENA, eta abar adierazi nahi da. IBILBIDEAREN ESPERIENTZIA ALDARRIKATU nahi da.









Lamina kalitate onean, esteka honen bidez jaitsi dezakezu:
http://www.megaupload.com/?d=PKUIPSOV

lunes, 11 de octubre de 2010

Foster Dokumentala

Gaur bertan zineman egon gara eta ikusitakoaz idazteko irrikitan nengoen. Dokumentala asko gustatu zaidala esan beharra daukat eta espero dut jende guztia Trueba zinemetatik pasatzea hau ikusteko.

Filma oso ondo egina dago eta irudi ikusgarri asko ikusteko aukera ematen dizu. Egia esan irauten dituen 75 minutuak oso azkar pasatu zaizkit, bai musika eta narratzailearen abotsak beste dimentsio batetara eramaten baitzaitu.
Dokumentala Lord Norman Foster-en biografia bat balitz bezala hartu daiteke, bere bizitzan egin dituen proiektu garrantzitsuenen retrospektiba oso interesgarria jorratzen baitu. Ez du bakarrik arkitekturaz hitz egiten, baizik eta pertsona batek egindako bizitzaren bidaiaz. Asko harritu nahu Fosterrek bizitakoaz eta lan egiteko jarri dituen gogoaz. Argi dago bere lan profesionala ia perfektu bezala kontsideratu daitekeela eta azken urteotako arkitekto honenetako dela esan daiteke.
Hala ere, filmearen zati batzuetan super-heroi bati buruz hitz egiten zeudela zirudien eta ez planeta hontako arkitekto bati buruz.

Beraz jende guztia animatzen dut Trueba zinemetara hurbiltzera eta dokumentalaz gozatzeko (oso interesgarria baita ere arkitektoak ez direnentzat).

Eta gero zer?

Pasadan asteko klasearen ostean ez dut denbora askorik izan ikusitakoaz idazteko, baina asko pentsatu dut.

Urtero legez, proiektuak irakasgaia nahiko fuerte hasi zela konturatu nintzen. Orokorrean talde lanak oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan nahiz eta batzutan oso errepikakorrak izan. Duda barik analisi antzekoak egin genituen taldeek, ondorio berdinetara ailegatzea nahiko probablea izango delarik.

Hala ere uste dut, gure kasuan analisi nahiko antzeko batetik hasi ginen (fluxuen eta Urdaibaiko lurraldearen erabilera ezberdinak urtaro desberdinetan), baina berehala interbentzio batetan pentsatu genuen, hau da, analisiak emandako ondorioez abiatuta, arazoei konponbidea bilatzea. Horrela Gernikatik Laidako hondartzaraino ailegatzen den hirigintza interbentzio bat planteatu dugu eta hauxe izango da gero Laidan jorratuko dugun programaren funtza.

Beraz esan daiteke, planteamendu gehiago falta egin zirela eta ez hainbeste analisi, azken finean guk arkitektoak gara eta gure lana ez da bakarrik izango arazoak bilatzea, baizik eta hauei konponbide arkitektonikoak bilatzea.


viernes, 1 de octubre de 2010

1. ENTREGA / IKERKETA FISIOSOZIOLOGIKOA

Kapa gainjartzea
     Proiektuaren hasiera aztertze lanetik hasten da, Urdaibaiko biosfera osoa hartzen duena beregain. Hona hemen, emandako hurratsak:

SARRERA

     Begibistakoa da urdaibai paisaia aldakorra dela. Bere guneen (herri, hondartza, txokoen…) ERABILERA erabat aldatzen da urtean zehar, hots, udan eta neguan Urdaibai leku bera dela esatea akatza litzateke. Hildo honetan, beraz, gauzatu dugu gure analisia.

Fluxuak Udan
Fluxuak Neguan
    























Alde batetik, Urdaibai-eko udalerri esanguratsuen erabileraren balorazioa burutu dugu, bai udan, baita neguan ere. Honi, gainera, jendetza mugimenduen fluxuak aztertuak izan dira, barne fluxuak eta kanpokoak, biosferaren erreserban suertatu daitezkeen NODOAK ere identifikatuz.

ONDORIOAK

     Ondorioak anitzak izan dira. Alde batetik, Oka ibaiak sortzen duen ERTZA bete betean antzeman daiteke fluxuak aztertuz. Gainera, Udaran sortzen diren mugimenduak oso bortitzak dira, batik bat ekialdean, non Laida eta Laga hondartzek AUTO BIDEZKO ETORKIN ANITZ jasotzen dituzten. Dena den, aipatzekoa da bi nodo hauek (hondartzek) beren erabilera masiboa galtzen dutela urteko urtarorik hotzenetan
  
Bestetik, Neguan, lurraldearen BARNE ERABILERA da nagusi, udalerri txikietatik nagusienetara (Bermeo, Mundaka, Gernika…) ematen baitira korronte gehienak (lanerako bidean behar bada).

Ez hori bakarrik, bitxia da ikustea nola alderik “basatienean” edo eraikin dentsitate baxuko aldean (ekialdean, alegia), fluxuen korrontea mendebaldekoan baino altuagoa den, EZ AL DAGO KONTRAESANIK BAIEZTAPEN HORRETAN?

Esan beharra dago, halere, zerbitzu txiki bati esker, hots, Oka ibaiatik igarota Mundaka-Sukarrieta-Laida ibilbidea burutzen duen “FERRY” txikiari esker, Eki eta Mendebaldeko izurialdeak lotzeko aukera dagoela.

PROPOSAMENAK

     Aurretik aipatutakoa kontuan harturik, hortaz, interbentsio urbanistiko edo eskala handiko aldaketen bidez hasten da proiektua.

Fluxuen proposamena, intentsitate berriak

Udaldean suertatzen diren Ekialdeko FLUXU MASIBOAK BARETZEA izango litzateke lehen helburua, Laida eta Laga nodoen onurari begira. Horretarako, mendebaldeko izurialde dentsifikatuagotik auto bidezko trafikoa bideratzea litzateke bide zuzena, bertatik hondartzetara jendea helaraziz gaur egun existitzen den “FERRY”-aren zerbitzua bultzatuaz.

Proposamena bideratzeko, beraz, nahitanahiezkoa litzateke, Sukarrieta eta Mundakako udalerrietan barrena AUTOENTZAKO APARKALEKU guneak bilatzea eta, bide batez, garraio publikoaren erabilera bultzatzea (mendebaldean trenbide zerbitzua baitago).

Oka ibaiaren itsasadarra
Gernikako aldea
Bisitatutako guneen argazkiak eta mareen gora-beherak













































MEMORIA HONETAN AZALDUTAKOA “CAPA”-z OSATURIKO PDF BATEAN AURKITU DAITEZKE HONAKO HELBIDEAN.


http://www.megaupload.com/?d=GGDXE7J0