martes, 27 de septiembre de 2011

PLACE DU REDUIT BERREGITURAKETA

Reduit-eko plaza Vauban izeneko ingeniari frantsesari eskeinitako memoriala bihurtu behar da? Hau izan zen neure buruari egin nion lehen galdera. Esagutzen ahal dute Vauban Baionan? Berak Baionan egindanko obra bakarrak Ciudadela eta harresiak dira, orduan zergatik egin memoriala Reduit-en? Puntu honetan jada banekien proiektua bideratzeko memoriala nahikoa ez zela.  Horregatik proiektua burutzeko Input berri bat bilatu nahi izan da.
Hauxe hirigintzaren aldetik etorri da. Izan ere Baionako hiria nahiko desitsuratua  dago. Ibaiek iraganean zuten garrantzia galdu dute eta gaur egun beraien inguruko espazioak baztertuak agertzen dira. Gainera hiriaren kotxezko zirkulazioa eraztunean ematen denez, hortik kanpo geratzen diren eremuak nukleotik aldenduak geratzen dira. (Reduit-eko plaza egoera hau jasan egiten du eta bertara heltzea oso zaila da)

Hau konpontzeko, Aturri eta Errobi ibai ertzak berpiztuko dituen parke lineal baten eraketa beharrezkoa ikusten da, gaur egun aparkelu diren espazioak beraganatuz. Horrela, proiektuaren helburua parke hauetatik Reduit-era heltzeko bideak proiektatzea izango da.
Bourdeaux eta Bilboko ibai ertzen eredua

Aurretik komentatutako helburua lortzeko, egitura elementu lineal bat hautatu da eta honen bitartez eremu osoa berpiztu. Pasarela honekin plazara ailegatzeko bideak aldatzen dira, alde batetik iraganean Errobi ibaian zegoen katearen irudi bezala, zubi bat planteatzen da, Reduit-a eta Opera aurreko plaza lotuko dituena. Bestetik, beste Aturri gaineko beste zubi bat planteatzen da, gaur eguneko zubiaren azpitik pasako dena. Hauxe Parke linealarekin bat egingo du kota berdinean, eremu berri hau berrantolatuz.

Reduit-ean harresien kontsolidazioa bermatuko duen kota berria plateatzen da, gaur eguneko kaleko kota baino 3 metro beherago eta espazio hontara emango dute bi zubiak. Bestalde harresien kota mantendu egiten da pasarela elementu honekin burutuz. Hauxe puntu jakin batzuetan lotua joango da harresiko hormari, horrela sendotu beharreko horma zatiak gutxituz. Kaletik sarrera ere mantendu egiten da eta 3 metroko diferentziari erantzuteko, plano inklinatu begetala planteatzen da. Plazako kotaren materiala harria izango da, izan ere iraganeko planoaz hitzegiten ari garelako.

Programa aldetik ikusten da lekuaren kontsolidazioarekin nahikoa dela, izan ere delitu bat izango litzateke bertan terrazadun kafetegi bat jartzea. Horregatik komun minimo batzuk jarri dira horma baten alboan eta goiko pasarelaren azpian, beraien presentzia ahalik eta gutxiena izan dadin.
Reduit-eko enparantza berri hau, iraganean zuen nortasuna bilatzen du, hau izan da proiektuaren helburua eta bere emaitza ahalik eta modu sinpleenean planteatu da, lekua ahalik eta gutxien kontaminatuz.