Jada, ikasgai osoko lau proiektuen inguruan erreparatu dugularik, urte osoan burututakoarengan idazteko aukera ailegatu zaigu. "Lan taldean aritzea izango da kurtso honetan gehienbat ikasi nahiko nukeena" izan zen irailean blog berrian askok idatzi genuena gure asmoak adierazteko orduan.
Egia esan, horixe da, duda barik, aurtengo esperientziatik gogoz gogoratuko duguna, bertatik (talde lanetik) erdietsi baitugu proiektu bakoitzaren izaera eta bidea.
Azken sarrera honetan, beraz, launaka (Gaizka, Andoni, Ubay eta Julen) , Urdaibai eskalan, burututako azterketa eta proposamenak azaltzen dira. Izan ere, lamina honen osatzea izan da Laida, Murueta, Ereño eta Baldatikako proiektuen habiapuntua une oro. Modu honetan, proiektuen lotura begibistakoa suertatzen da, bai geografikoki biosfera berean aurkitzen direlako, baita proiektuen arteko lotura kontzeptualak existitzen direlako ere.
Bitxia bada ere, eskala honetan erreparatuz gero, aktuazio eremutik kanpo gelditzen ziren zenbait esparrutan proposamen eta aktuazioak planteatu izana, modu zuzenean lagungarri suertatu zaigu proiektuarekin aurrera egiterako orduan: esaterako, Laidako proiektuaren izaerak ez du zentzurik Gernika-Lumon planteatutako interbentsioa aintzat hartu ezean (aparkaleku baten proiektua), ez eta Urdaibaiko mendebaldean proposatutako ibilbide kultural eta paisajistikoa kontuan hartu gabe ere. Habiapuntua berbera izan zen hurrengo proiektuan (Muruetako proiektuan, alegia).
Beste askotan, plano honen osatzeak, irakasleek planteatutako programaren inguruan hausnarketa egitera gonbidatu gaitu. Muruetan, esaterako, kokapen geografiko anitz aztertu genituen, Urdaibaiko udalen artean, potentzial erabakigarrien atzetik; hauxe izan zen, gainera, Ereñoko harrobian proposatutakoaren erabakirik garrantzitsuena (...)
Baldatika auzoan proposatutakoa ere ez da ulergarri suertatzen lamina honetan adierazitakoa aztertu ezean, bertan aurkitu baikenuen inguru osoan (baita Euskal Herri edo/eta Kantaurialde mailan) topatu dezakegun arazo eta aldi berean aukera paregabea: Pinus Radiata espeziearen bilakaera gure eskualdean.
Bukatzeko, taldekideei eskerrak ematea besterik ez dago, lauron artean proiektuekin aurrera egin ahal izanak honen gisako, urte osoko, zirkulu itxia gauzatzea ahalbidetu baitu; beste era batera, behar bada, ezinezkoa izango baitzen.
Milesker.
miércoles, 25 de mayo de 2011
domingo, 15 de mayo de 2011
BALDATIKA (AKTUAZIO ESTRATEGIA 2011)
Baldatikako aktuazio estrategiaren azken sarrera honetan, proiektuan burututako analisi eta erabaki guztien ondorioa antzematen da.
Hona emen proiektuaren atal honi dagokion laburpen A1 lamina
Proiektu lamina kalitate onean: http://www.megaupload.com/?d=TLXGGYYZ
Oharra: kurtsoan zehar burututako analisi orokorra (Urdaibai eskala hartzen duena) hurrengo egunetan igoko dugu blogera.
Dena den, erabaki nagusienetatik habiatzea egokia da, bidea luze zamarra izan baita... gure aburuz behintzat.
Proiektuaren habiapuntu eta oinarria Baldatikako kokapenaren aztertzetik dator; Berehala jabetu ginen Auzoaren potentzialaz, aktibitate forestalean oinarritutako aktuazioan oinarritzea beharrezkotzat hartu genuen, alegia.
Auzo eskalan, biztanleak ezagutu, aztertu eta erlazio posibleetaz aritu ginen (haurren arteko harremanak, etekin ekonomikoak lortzeko aukera, eraikuntzan zehazten diren arauen inguruko gogoetak, aktibitate forestalaren egoera kaskarra, eremu kolektiboak (urriak), eraikinen izaerak, biztanleen bizimodua, hiriarekiko duten lotura, eta abar luze bat).
Proiektuaren lehendabiziko sarreran argitu genituen honi buruzko asmo eta analisiak:
http://ubaycalle.blogspot.com/2011/03/asmoak-asmo.html (informazio gehigarria) "ASMOAK ASMO"
Bertatik lortu genituen asmo nagusiak, baita aktuazio posiblea burutzeko eremu egokia ere. Bigarren sarreran zuraren aukera eta mugen inguruan jardun ginen. Sistema batean oinarritutako eraikuntza beharrezkotzat hartu genuen; maldan eraikitzeak, zerrategi baten beharrak eta honen dimentsioen zehaztapenak eta eraiki beharrekoaren dimentsio malguek "SISTEMATIZAZIOAN" aritzeko beharra piztu zuen.
(informazio gehigarria) "SISTEMATIZAZIOAN"
Azken entrega honetan, ordea, sistema horren definizioan eta zehaztean datza. Landutakoa eta proiektatutakoa bi "maila" ezberdinetan gauzatu izan da (harreman estua mantentzen delarik bien artean): bata, ARGIBIDE TEKNIKO edo ERAIKUNTZA XEHETASUNETAN oinarritzen den bitartean, bestea HARREMAN SOZIO-EKONOMIKOETAZ arituko da, bien arteko harremanaren ondorioz sortuko da proiektua: PROIEKTU ARKITEKTONIKOA.
Eraikuntza eskema ororkorra (perspektiba) |
harreman sozio-ekonomikoak |
Aurreko sarreretan argitu izan den gisara, proiektuaren oinarrian zuran oinarritutako eraikuntza sistema baten inguruan lan egiteaz gain, auzoan nahiz bertatik kanpo berehala aurkitu ditzakegun arazoetaz aritzen da: erabilera kolektiboak sortu auzo mailan, haurrentzat (Baldatikako biztanlegoaren 1/3-rentzat) ekipamendu minimoak sortu, lanpostuak proposatu (zerrategia,tala, monitoretza...), etxebizitza sozialak barneratu...
Aktuazio hauen adibide dira ondoren azaltzen diren proiektu xehetasunak (Etxebizitza motak, Elizaren berriztatzea eta zerrategiaren eraikuntza faseak).
Moduloaren xehetasun maila garrantzi handikoa izan da une oro, proiektuaren hasieratik ere xehetu beharrekoa, alegia, proiektuarekin aurrera jarraitzeko nahi eta ezko faktore bilakatu baita.
Azkenik, nola ez, gure asmo eta ideiak gauzatuz gero, Baldatikan arnastuko litzatekeen giro berri eta goxoa adierazten saiatu gara.... amets polita izan da orokorrean...nahiz eta kontuan hartu ezin izan diren faktore ugariren indarra proiektuaren gahinbeherakada sortuko lukeela jakin:
eraikinen arteko ikuspegia (ortuak eskumaldean) |
ardatz nagusian oinarritutako sistema da |
Maldan gora, ardatzak irisgarritasun arazoari aurre egiten dio (baita oinarrizko instalazioak beregain hartu ere) |
Etxebizitza eta kanpoaren arteko harremana (haurrentzako ekipamenduak...) |
Proiektu lamina kalitate onean: http://www.megaupload.com/?d=TLXGGYYZ
Oharra: kurtsoan zehar burututako analisi orokorra (Urdaibai eskala hartzen duena) hurrengo egunetan igoko dugu blogera.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)